« + zaharragoak Home
Kargatzen + berriagoak »

Gazte Abertzaleak-ek, bere babesa eman nahi die asteburu honetan ETAren ekintza indartsuen ondorio kaltetuak izan diren pertsona guztiei. Gazte erakundearentzat, beharrezkoa da berriro ere ETAri indarkeria ustearen eskaera egitea. Gaur egun, helburu politiko bat borroko armatuaren bitartez lortuko dela pentsatzea taxugabekeri galanta da. Horregatik, GA-ek ETAri irtenbideak eta normalizazio politikoa bilatzen dutenen aldera pasatzearen eskaera egiten dio, behingoz indarkeria baztertuta. Normaltasunean eta gizabanakoen askatasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko.

Gazte Abertzaleak-ek astakeri eta bidegabekeri demokratikotzat hartzen du, ustezko sozialistaz osatutako gobernu batek, herri bati ahotsa ematea bilatzen duen lege baten aurkako ilegalitate errekurtsoa jartzea. Zentzu horretan, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ulertezinatzat eta EAEko autogobernuaren gaineko esku-sartze garbi bezala definitzen du Espainiar estatuko gobernuaren jarrera. Horrela gelditu ezin daitekeen deslegitimazio saiakera garbia.

Horregatik, GA-ek euskal instituzioei beharrezkoak diren mobilizazioetarako deia egiten die. Hala nola, hauteskundetan jasotako legitimitatea medio, espainiar estatuari desobedientzia egiteko eskaera, bukatugabeko trantsizioa hasi zenetik izandako gertaerarik larrienaren aurrean baikaude.

Euskadi eta bere hiritarrek erabakitzeko eskubidea dute eta GA-ek proposatutako daten buruan galdeketa egin dadin burrukan izango da hurrengo hilabeteetan.

Gazte erakundearen ustetan, Euskadiko Alderdi Popularrak bere kongresua eta gero PSEri egindako lehengo keinuak argi eta garbi usten du zein izan behar den bere jarrera hurrengo garaietan. Gazte Abertzaleentzat, frente espainolista sortzearen gainean PPk erakusten duen borondatea argia da, bi alderdiak bertan oso gustora sentitzen baitira, Eukadirentzat irtenbide demokratikoak ez hartzearen aukera ematen baitie.

GA-ek, PSOE eta PPren sukursalek berriro gizarteak eskatzen duenaren kontra jokatuko dutela somatzen du. Zentzu horretan, herriari hitza ematearen aukerarik ausartena dela azpimarratu nahi du Eusko Alkartasunaren gazteriak. Azken batean, hitz hori PP eta PSE entzun nahi ez dutena ez entzuteko isiltzen saiatzen baitira.

Ekainaren 28an Gazte Abertzaleak-ek estaturik gabeko nazioen eskubideen defentsan eta Justizia Sozialaren defentsan antzeko ibilbidea duten gazte taldeekin duen gertutasuna adierazi zuen berriro ere. “XXI. mendeko Ezker Nazionala eraikitzen” lemapean, Joves d’Esquerra Nacionalista (JEN) gazte erakundeak euren IX. kongresua ospatu zuten Mallorkako Palman. Zalantza izpirik gabe, XXI. mendeko ezkerraren eraikitzea gazteen esku dago, eta horrela egiaztatu da, aste bukaera honetan, ospaturiko Kongresuan.

Erakunde ezberdinen generazio berrien inplikazioa, EFAY-en sinbolopean, argia da. JEN edo GA bezalako erakundeetan etorkizun hobe bat posible dela uste dugu, horrexegatik da hain garrantzitsua Europako lana. Flandesetik Greziara, Euskal Herritik pasatuz, eta Països Catalans-etan bukaturik, JEN erakundearen gonbidapenarekin Palman bilduriko gazteok ideia berdina ordezkatzen dugu: Herrien Europa baten eraikitze eta sendotzea.

Modu berean, Gazte Abertzaleak-ek Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onarturiko kontsultaren legitimitatea defendatu zuen, izan ere, inongo indar politikok, ezta sozialek ere ezin du herritarren espresatzeko beharra geratu. Gazte Abertzaleak-ek, momentu orotan, Eusko Alkartasunak Eusko Legebiltzarrean eta beste lekuetan defendaturiko jarrerarekin bat egin zuen.

Aste bukaera honen ondoren, ez zaigu Joan Ferrá eta exekutiba berria zoriontzea; JEN-eko gazteek erakutsitako aldarte ona bihotzez eskertzea eta urte hauetan zehar gertatu den bezala, hemendik aurrera bi erakundeen arteko harremanak sendotzea, besterik geratzen.

GA-ek harrituta hartu ditu LABen idazkari nagusia den Ainhoa Etxaidek kontsultaren aukeren inguruan egindako adierazpenak. Talde independentistaren ustetan, sindikatuaren buruak esandakoak, lekuz kanpo daude herriari ahotsa ematearen alde agertzen den pertsona batetik etorrita.

Gazte Abertzaleak-en ustetan, gizartea galdetua izatearen aukera oraindik airean da eta bada posiblea ere, horregatik, Euskal Herriaren nazio eskubideak ustez defendatzen dituen pertsona batek ez luke zalantzan jarri behar galdeketa gertatuko den edo ez. Are gutxiago, galdeketarik ez dela izango esan. Zentzu horretan, GA-ek ardura politikoa eskatzen dio ezker abertzalearen munduari momentu historiko eta garrantzitsu honetan, benetan gure nazioaren garapenerako laguntza emateko aukera baitago.

Gazte Abertzaleak- etik erabat kezkagarria deritzogu Frantses Hizkuntzaren Akademiak  Frantziako Konstituzioan hizkuntza gutxituen aipamena sartzea gaitzestea. Hizkuntza gutxituak aipatzen duen testu hau Frantziako erakundeen berrantolaketa eztabaidatzen ari zen unean aurkeztu egin zuen diputatu talde batek, zeinetan Konstituzioko lehen artikuluan “hizkuntza gutxituak Frantziaren ondare dira” sartzearen proposamena egin zuten. Frantses Hizkuntzaren Akademiaren aburuz, hori onartezina da eta kezka eragiten diola onartu du,  bigarren artikulura arte itxoin behar delako frantsesaren erreferentzia aurkitzeko zeinetan “frantsesa da Frantziako hizkuntza bakarra” jartzen duen.

Harrigarria iruditzen zaigu, Hizkuntzekiko gertutasun gehiago izan beharko lukeen erakunde batek horrelako kezka izatea Frantzian frantsesaren erabilera orokortua dagoenean eta hizkuntza gutxituak bizirauteko Gobernu zentraletik ez dituztenean laguntza haina jasotzen.

Gazte Abertzaleak-etik oroitarazi nahi dugu hizkuntzarik gabe ez genukeela izango geure buruaren konzientziarik, hizkuntzek kolektibo baten parte egiten baikatu.

Gure kasuan, euskara ikusten dugu hizkuntz- politiken menpe tratu txarrak pairatu dituenak Frantzian, besteak beste, bere erabilera erabat murriztuz urteetan eta laguntza eza izanik Frantziako gobernu zentralistaren partetik. Aitzitik, hizkuntza gutxituen aipamena konstituzioan ez du euskararen egoerari lagunduko, batik bat Chritsine Albanell-ek pasadan maiatzaren 7an Parisek Hizkuntza Gutxituen Europako Karta ez zuela sinatuko esan zuenean.

Hizkuntza herri bateko kulturaren zatirik garrantzitsuena da, zaindu behar dena momentu oro eta gizakiaren kultur- aberastasunaren erreferentea izanik, hizkuntza gutxituen bizirautearen aldeko borrokan guztiok parte hartu behar duguna.

Ekainak 15ean Gazte Abertzaleak-ek, urtero legez, Araba Euskarazeko ekitaldian parte hartu zuen, aurten Bastidan egin zena.

Hogei ta zortzi urte eta gero ametsa dirauela erakutsi nahi izan ziguten Bastidako ikastolatik, eta lortu zuten ere. Jakin badakigu oraindik ere Errioxa arabarran gauza asko egiteke daudela, baina pausoz- pauso, bertan dauden euskaltzale orok egiten duten lanarekin, ziur gaude gutxi barru herrialde horien euskalduntzea ez dela esperantzan oinarrituko, baizik eta guztiok biziko dugun errealitatea izango dela.

Hau dela eta, Gazte Abertzaleak berresten du euskararekiko duen konpromezua, beti ere lehentasuna emanik gure kultura eta euskal nortasuna berreskuratzeko lan handia egin behar den tokietan.

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea, bere bermea adierazi nahi dio gaur Eusko Jaurlaritzaren Gobernuari aurkeztutako proposamenaren aurrean. Erakunde independentistaren ustetan, akordioa bilatzearen ezintasunaren aurrean, batzuen eta besteen jarrera mugiezina dela eta, garaia da herriak bere uste demokratikoa emateko. Ez da galdeketa ilegalarik, ez herriaren borondatean oinarritzen ez den demokraziarik.

Zentzu horretan, gogor zalatu nahi du Patxi Lopez-en jarrera, urteak badirelako akordioaren bila gabiltzala eta beti ezetzarekin agertu baita. Urteak geroago hitukoak egindako proposamen berdinaren etorri denean. GA-ren ustetan, euskal gizartea ez da inoxoa eta horregatik alderdi sozialista espainolaren faltsukeriak ez dira onartuak izango.

Beraz, Gazte Abertzaleak-ek galdeketa librearen alde agertzen da, normaltasunaren bidean eman daitekeen urrats beharrezkoa delako.

Gazte Abertzaleak-ek laguntzaile moduan parte hartu du gaur Amorebietan ospatutako Ibilaldian. Laugarren guneko txosna ingurura gerturatutako GA-ko lagunek, arratsaldeko taldean lan ibili dira edariak saltzeko prestatutako txokoan. Erakundetik, eskerrak eta zorionak eman nahi diegu aurtengo edizioaren antolatzaile guztiei.

Gazte Abertzaleak-ek Espiniako Alderdi Sozialisaren buruzagi eta Espainiar Estatuko presidentea den, Jose Luis Rodríguez Zapateroren jarrera salatu nahi du berriro ere. Gazte erakundearen ustetan, inmobilismo horrek euskal gatazka luzatzera besterik ez dator. Itxaropentsu dauden hainbat euskaldunen ilusioak lurrera botata. Elkarrizketari ezetz esatea, akordioari ezetz esatea da.

Horregatik, GA-ek Espainiar Gobernuko buruari jarrera aldaketa eskatzen dio, euskal ordezkari demokratikoen proposamenak behar bezala errespetatuz. Zentzu horretan, erakunde independentistak espainiar herriari gogororatu nahi dio Ibarretxe ez doala alderdi baten ordezkari moduan, baizik eta hauteskunde batzuen ondorio ateratako proposamen baten buru bezala.